2018 EGUBERRIAK BERITASUNAK DAKARZKIO IRUNI: AZOKA TXIKIA ETA MAPPING BIDEOA

Abe, 2018 Irun, Eguberrietan

Badakigu zer kanpaina egingo den datozen Eguberrietarako merkataritza dinamizatzeko. Izotz pista jarriko da berriro Zabaltza plazan txirristekin. Gainera, aurten azoka txiki bat instalatuko da San Juan plazan eta eguberritako agendaren beste berritasun bat izango da bideo proiekzio batzuk egingo dira hiriko udaletxearen fatxadan.

- Eguberrietako Azoka: abenduaren 21etik 24ra eta abenduaren 27tik 30era, eta urtarrilaren 3tik 5era. CBA liburutegiaren eta San Juan plazako autobusen errepidearen artean

San Juan plazaren inguruan jarriko da eguberrietako azoka, CBA liburutegiaren sarreraren eta autobus-errepidearen ondoko gunearen tartean. Azokak 5 saltoki izango ditu eta haietan bertako merkatari batzuk instalatuko dira. Txandaka erabiliko dituzte saltokiak; Horrela, azoka dinamikoa izango da eta merkatariek erakusleiho bat edukiko dute erdialdean beraien produktuetarako.

Azoka irekita egongo da abenduaren 21etik 24ra eta abenduaren 27tik 30era, eta urtarrilaren 3tik 5era, ordutegi honetan: 11:00 – 14:00 eta 17:00- 21:00

Hauek dira komertzio parte-hartzaileak: Picking pack, Ailofllu, Ikhor boutique, Calzados Nerea, Hirubelar, Irun bonsai, Vinos Arambarri, El baul de la ideas, Sugar repostería Creativa, Candy cakes, Uno más txakur ileapaindegia, Orlegi produktu ekologikoak, Kopiart, Bazar Uranzu, Sannicola eta Ukaili.

- Mapping Bideoa: abenduaren 22, 28 eta 29an eta urtarrilaren 3 eta 4an. 20:30ean, San Juanen.

Eguberrietako agendaren beste berritasun bat Irungo udaletxearen fatxadan egingo diren bideo-mapping proiekzioak dira abenduaren 22, 28 eta 29an eta urtarrilaren 3 eta 4an, 20:30ean. “Berritasun bat da eta oso bisuala den ikuskizun artistiko bat bermatzen du. Oso deigarria izango dela uste dugu eta Irungo erdialde hau guztia animatzeko balioko du. Duela gutxi ikusi dugu nolakoak izan daitezkeen horrelako proiekzioak, Berriki Behobiako Guardia Erkidegoan egin zen ekintzan. Oso sentsazio onak eragin zituen ekimenean parte hartu zutenen artean” adierazi du Miguel Ángel Páezek.

Izotz pista eta txirristak abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra Zabaltza plaza

Era berean, eguberria hauetan ere izango dira azken urteotako instalazioak: Izotz-pista Zabaltza plazan izango da, eta iaz bezala, hiru txirrista izango dira gazteak eta zaharrak dibertitzeko.

Izotz sintetikoko pistak 200 m2-ko azalera izango du eta irekita egongo da abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra arte, biak barne. Pista eta txirristak irekitzeko ordutegia hau izango da:

Goizean, atrakzioak 11.00etatik 14:00etara irekiko dira 15, 16an eta abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra.

Arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara irekiko dira egunero abenduaren 16tik 20ra eta abenduaren 26, 27, 28 eta 31n, urtarrilaren 6ra arte.

Ordutegia beste ordu batez zabalduko da abenduaren 14, 15, 21, 22, 23, 24, 25, 29 eta 30ean, 21:00ak arte.

Sarreren prezioa: Jarduera bakoitzaren sarrerak bereizita salduko dira. Izotz-pistarako sarrerak 3 euro balioko du heldu eta 13 urtetik gorakoentzat, eta 2 euro, hortik beherakoentzat. Txirristek euro 1eko kostua izango dute hiru jaitsieratarako. Bi atrakzioak batera ere gozatu ahal izango dira. Kasu horretan, 2,50 euro eta 3,50 euro izango da prezioa pistan 20 minutu eta txirristetatik hiru jaitsiera egiteko.

Elur-bola erraldoia: abenduaren 22, 27 eta 29an, eta urtarrilaren 2 eta 4an.

Aurten, berriz dator Irunera iazko eguberrietako arrakastetako bat, Eguberrietako elur-bola erraldoia; hiriko merkataritza guneak bisitatuko ditu. Barruan sartu ahal izango dira irundarrak, barruan elurra egiten duen eguberrietako esfera horien antzera, eta argazkiak egin ahal izango dituzte paisaia elurtuez inguratuta.

Bola toki hauetan instalatuko da: Pio XII. plazan (larunbata, abenduak 22), San Migelen (osteguna, abenduak 27), Almirante Arizmendi (larunbata, abenduak 29), Luis Mariano (asteazken, urtarrilak 2) edo San Juan (ostirala, urtarrilak 4). Goizeko ordutegia izango da 11:00etatik 13:30era eta arratsaldean, 16:30etik 20:00etara.

Beste jarduera osagarri batzuk:

Hauek dira aurreikusten diren beste animazio jarduera batzuk:

Aurtengo merkataritzako animazioaren programazioan hauek sartzen dira:

Erraldoi eta buruhandien konpartsen desfilea, Ondare Kultur Elkartearen eskutik, ostegunean, hilak 27, 18:00eatik 19:30era, hiriko merkataritzako guneetan zehar.

kaleko antzerkia, ostiralean, abenduaren 28an eta urtarrilaren 3an, bi hitzorduak 19:00etatik 20:30era.

Burrumba Elektrotxaranga ostiralean, urtarrilaren 4an, 19:00etatik 20:00etara.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika