ATENTO A LOS TALLERES BELARRIPREST Y AHOBIZI DE LA IRUNGO EUSKARALDIA 2020

Nov, 2020

Aurtengo Euskaraldia berotzen jarraitzen du Irungo lantaldeak. 2020ko edizioaren atari honetan, ariketa soziala prestatzen joateko tailerrak antolatu ditu. Ahobizi eta Belarriprest tailerrak eskainiko dituzte, eta aurrerago, txapen banaketari ekingo diote.

Bi saio antolatu dituzte; lehena ostiral honetan (hilak 6) izango da (18:00etan Ahobizi tailerra eta 19:00etan Belarriprest-ena) eta bigarrena hurrengo larunbatean (hilak 14) egingo dute (11:00etan Ahobizi-en saioa eta 12:00etan Belarriprest-ena). Biak Palmera Montero Guneak jasoko ditu. Esteka honetan edo helbide honetara idatziz izena eman beharko da aldez aurretik.

Antolatzaileen arabera, segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira saioetan: edukiera mugatua izango da, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa eta distantziak errespetatuko dira. Halere, azken orduko aldaketarik izanez gero, partaideei jakinaraziko die Euskaraldiko lantaldeak.

Aurreko edizioan erabilitako txapa berreskuratzeko deia egin dute, «batetik ingurugiroaren aldeko keinu gisa, eta bestetik, banaketa egunetan izan daitezkeen jende pilaketak murrizte aldera». Halere, txaparik ez dutenek ondorengo egunetan jaso ahal izango dituzte Udal Euskaltegian: hilak 9, 11, 13, 17 eta 19an, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar con la navegación, consideramos que aceptas su uso. Política de Cookies